XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hori omen zen funtsean, sozialista bezala, koperatibagile bezala eta sindikato-langile bezala nahi zutena.

Hori omen zen eguneroko borroka: industria kapitalistetan ez zegoen sozial zentzuzko lanbide eta erak lortzea; lehenago esan dudanez, ahal zenik eta justizia gehienez jantzia, baina batez ere kapitala gizonaren morroi bihurturik, ez bestalde.

ALFA aurrera zihoan, baina Toribio gero-ta kezkatuago zetorkigun egiten ari ziren artikuluaz eta, batez ere, merkatu haietan sartzeko behar izaten zen azpijanaren kaxkarkeria ikusirik.

Arras minduta, honela mintzatzen zaigu: .

Ameriketako jendearen salerosgintzak Toribiori irakatsi zionez, honela edesten digute honekin batean ALFAren sortzaile eta langile trebe izanak diren jubilatu batzuek, zera, honela mintzatu ohi zela Toribio: .

Esan beharra dugu Hego-Amerikaz ari zela batik bat.

Nola nahi dela ere, garbi ikusten da Toribio ez zela guziz pozik, gutiagorik ere, eskutartean zerabiltzen lanarekin.

Baina ez zen horretan gelditzen alfatarren zori-xarra.

Vallejo jaunak ziria sartu zien itxura zenez, edo-ta horrek omen zedukan erosle hark atzera jo zuela-ta, pistolagintza serietan antolatua izan ondoren, hilabete guttitan porrot egin-zorian abandonaturik gelditu ziren errebolber gordailu mardula bete beterik zutela.